Zinema: «Irati»
VIII. mendea. Kristautasuna hedatzen ari da Europan, eta sinesmen paganoak desagertzen. Frankoen erasoaldiaren ondoren, Karlomagnoren armada Pirinioak zeharkatzera doala, haraneko buruzagiak laguntza eskatzen dio antzinako jainkosa bati. Odolezko itun baten bitartez, etsaia garaitzen du, trukean bizitza emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio bere herria babestu eta gidatuko duela aro berrian. Urte batzuk geroago, Enekok misio batekin egingo dio aurre promesa hari: aitaren gorpua berreskuratzea. (*) SARRERA BANAKETA. Asteburuetako emanaldiak: sarrerak ostiraletan jarriko dira eskuragarri Ocine Mendibileko txarteldegian 15:30ean hasita. Bukatzen ez diren bitartean, larunbat eta igandetan ere hartzeko aukera izango da 15:30-22:00 ordutegiaren barruan.
