Maximo Sagarzazuren mapak – Hitzaldia
Joan den mendeko hirurogeiko hamarkadatik aurrera, Maximo Sagarzazu Ugartek (1912-1999), bere gaztaroko Hondarribia gordetzeko ahaleginean, 1925 urtekoa hain zuzen, Hondarribiko 18 mapa eder buruz marrazteari ekin zion, eta 19 koaderno idatzi zituen, non, prosan nahiz bertsoan, Hondarribiko auzo eta baserrien historia jaso zuen, eta baita bertako ohiturak, jendea, pasadizoak eta memoriak ere.
