Gaueko ibilaldia: Sorginkeria Hondarribian
1611n, Hondarribian, hainbat emakumeren aurkako epaiketa izan zen, sorginkeria egotzita. Epaiketaz, pertsonaia protagonistez eta gertalekuaz gehiago jakin nahi duzu? Gaueko ibilaldi baten bitartez eta Bidatourren eskutik, Hondarribia ezagutuko dugu, bere historia eta bere pasarte ezezagunenetako bat. Planak 90 minutuko iraupena du hirigune historikoan zehar oinez paseatzeko. 19:00etan hasten da eta beharrezkoa da aldez aurretik 635708746 telefonoan tokia erreserbatzea.
