Antzerkia: «Itzulera»
Antzerki konpainia bateko hiru kidek Mexikora egiten duten bidaia kontatzen du erritmo biziko komedia existentzial honek. Bizi eta sormen krisian dauden hiru protagonistak, diasporako euskaldunak elkarrizketatzera doaz bidaian, Etxepare Euskal Institutuak emandako beka bati esker. Ustekabeko gertaera batek bidaiaren norabidea erabat aldatuko du eta ikuslea deliriozko abentura batean murgilduko du, non ez diren faltako autoen pertsekuzioak, bidaia haluzinogenoak eta bizitza konplikatuko dien chihuahua bat.
