Inesa de Gaxen pastorala
Pastoralaren sujeta Inesa de Gaxen gaztearen bizitza izanen da. Bastidan 1566an sortu zen Inesaren zortea erlijio-pertsekuzioei lotua zaie, zeinek XVII. mendearen hastapena anitz hunkitu duen, Bidasoko bi alderdietan. 1580an, 14 urte zituelarik, Urtubiko jaunak sorginkeriaz akusatu zuen, eta Hendaian arrastatu. Azkenik, 18 urtetan libratu zuten, Akizeko apezpikuak hobengabeturik. Irunen aterpetu zen ordukoz, non Hondarribiko soldadua zen Pedro de Sanza jaunarekin ezkondu zen.
