Zinema: «Handia»
Lehen Karlistaldian borrokatu eta gero, baserrira itzuliko da Martin, bere jaioterrira. Iritsitakoan, harrituta geratuko da bere anaia txikia ikusitakoan: gainontzekoak baino askoz ere altuagoa eta handiagoa da Martin. Hori aprobetxatzeko asmoarekin, Europan zehar bidaia bat abiatuko dute bi anaiek. (*) SARRERA BANAKETA: Asteburuetako emanaldiak: sarrerak ostiraletan jarriko dira eskuragarri Ocine Mendibileko txarteldegian 15:30ean hasita. Bukatzen ez diren bitartean, larunbat eta igandetan ere hartzeko aukera izango da 15:30-22:00 ordutegiaren barruan.
